Euskal besta, euskal kostaldeko ekitaldi saihestezina da, urtero agorrilaren bigarren asteburuan.
2024ko abuztuaren 9, 10 eta 11n
Hendaian, Léon Lannepuoquet, auzapeza, eta besta batzordeari esker jaio zen Euskal Besta. Hasieran, “Grande Kermesse Basque” deitzen zen. 1930eko agorrilaren 31n, igandean iragan zen, lehen edizioa.
Helburu bikoitza oinarritu zuten :
- Ikusleak jostarazi eta interesatzea.
- Euskal herriko ohitura ospetsuak bizirik irauten zutela eta bisitarientzat ere erakargarriak zirela.
3 egun besta, hiriguneko kaleetan hasten direnak, janaria eta animazioak eskaintzen dituzten hamar bat elkarterekin: Hiri Besta.
2004az geroztik, elkarte batzuek, besta batzordearekin batera, elkarte gaitasunak sustatzeko Hiri-Besta sortu zuten ; beste 2 eguneko besta.
Xuri eta urdinez jantzita, bi egun hauetan.
Igandean, kabalkada da, hiri osoa zeharkatzen duten gurdi-desfile hau, eta atzetik bandak, Ondarraitz estadioan amaitzeko. Bertan su artifialek eta dantzek asteburuari amaiera ematen dute
Euskal Besta: urteko besta eguna da
Beste Ipar Euskal Herriko probintzietako bestetan ez bezala, Hendaiako besta ez ziren euskal dantzak bakarrik. Besta Batzordearen babespean, hendaiar sentsibilizatuenek gurdiak irudikatu zituzten, Euskal Herriaren bizitzako hainbat eszena irudikatuz.
Bestaren benetakotasunarentzat, auzapezak, gazteak jantzi tradizionaletan parte hartzea gonbidatu zituen, hau da :
- Gizonentzat : Xamarra, “Milrayas”, zapia, abarkak…
- Emakumeentzat : lepokoa, blusa edo atorra, amantala eta gona, espartinak…
Auzapezak eta apezak kabalkada idekitzen dute zalgurdian eserita. Hamabi bat gurdi desfilatzen dute geltoki auzotik hondartza auzoraino, banda eta txarangen soinuekin alaitua. Euskal dantzak aurki daitezke re bertan.
Gehienetan, sagardotegiko kupela irudikatzen duen gurdiak kabalkada begiztatzen du.
Kabalkada Ondarraitz estadioan bukatzen da hendaiar guztiekin batera. Bertan su artifialek eta dantzek asteburuari amaiera ematen dute.