Euskal Erlaitzaren interpretazio zentroa.

Erlaitzaren Etxea “Asporotsttipi” izeneko euskal etxe zaharrean kokatua da, Itsasertzeko Kontserbatorioarena. Hendaiara iristean, Euskal Erlaitzaren ertzean aurkitzen da, sartzeak urririk dira eta familientzat oso aproposa.

Erlaitza eta Euskal kosta ezagutzeko bazterrezina da.

Geologia, flora, aberedi, giza jarduerak… Naturgune honek ez du sekreturik izango zuretzat!

Erakusketa iraunkorrari esker, ikas itzazu Euskal Herrian bakarra den naturgune honen berezitasunak eta aberastasuna.

Aldi berean, erakusketa bereziek eta egitarauak, gai bat sakontzeko aukera uzten dute. Proiekzio-areto batek lurraldea, natura eta garatutako proiektu artistikoak aurkezteko filmak ikusteko aukera emango dizu.

“Ezagutza” ibilaldiak

C.P.I.E Euskal Itsasbazterra

Udan honeta, CPIE animatzaileek, Euskal Itsasertzak “ezagutza” ibilaldiak eskaintzen dizkizute, Abbadia eta Euskal Erlaitzean:

Domaine d'Abbadia

Abbadia eremuaren ezagutzea

Hendaian, udako asteartero eta ostegunero, “Naturaren aurkikuntza” ibilaldira gonbidatzen zaitugu (10:00etatik 12:30era, jaiegunetan izan ezik).
Natura zaindua, Pirinioak, Atlantikoa eta gizakia elkartzen den lekua!
Jarrai iezaguzu ibilbideetan, Euskal Herriko gune natural babestu honen interes natural eta kultural guztiak (fauna, flora, geologia, historia…) erakutsiko dizkizugu.

  • Guztientzat
  • Urririk
  • Abiatzea goizeko 10:00etan “Asporotsttipi – Euskal Erlaitzaren etxetik”
  • Izen ematea beharrezkoa : 05.59.74.16.18

Euskal Erlaitzaren ezagutza

Urruñan, udako asteazkenero, ibilbideak hartu, naturarekin bat egiteko (10:00-12:30, jaiegunetan izan ezik).
Urruñako herriaren eta haren itsaslabar garaien artean, Euskal Erlaitzak bere denbora hartzera bultzatzen duten giro ugari eskaintzen ditu, bertan bizi eta lan egiten dutenek dituzten paisaia harrigarrietan zehar bere intimitatea ezagutzeko, gure natura animatzailearen laguntzarekin…

  • Guztientzat
  • Urririk
  • Abiatza goizeko 10:00etan, Urruñako Ama Sokorriako kaperatik
  • Izen ematea beharrezkoa : 05.59.74.16.18
Euskal Erlaitza
Marea behera Hendaian

Marea beherean

Hendaian, uztailaren 15ean (11:00tatik 13:30tara) eta abuztuaren 12an 12 août (10:00etatik 12:30tara), natura ezagutzeko ateraldia.
Marea behereko arroketan bizi baldintza partikularretara ongi egokitutako fauna eta flora espezifikoa aurki daiteke. Segitzeko prest ?
Ezagutu, begiratu eta miretsi gure gune naturaleko harkaitz-estranean ezkutatutako biodibertsitatearen altxorrak.

  • Familientzat
  • Urririk
  • Abiatzepuntu zehatza izana ematean adieraziko da.
  • Izen ematea beharrezkoa : 05.59.74.16.18
Abbadiako eremua ezagutu

Egitarau osoa : cpie-littoral-basque.eu

Ordutegia

  • Urtarrilaren 14tik, martxoaren 31ra : goizeko 10:00etatik eguerditara eta arratsaldeko 14:00tatik 17:00tara (astelehen eta igandetan itxita).
  • Apirilaren 1etik, maiatzaren 31ra : goizeko 10:00etatik eguerditara eta arratsaldeko 14:00tatik 18:30tara (astelehen, igande eta jai egunetan itxita).
  • Ekainaren 1etik, irailaren 30era : goizeko 10:00etatik arratsaldeko 13:00tara eta arratsaldeko 14:00tatik 18:0tara (egunero, jai egunetan ere).
  • Urriaren 1etik, abenduaren 18ra : goizeko 10:00etatik eguerditara eta arratsaldeko 14:00tatik 17:30tara (astelehen, igande eta jai eguneta itxita).

Sartzea urririk

Xehetasunak : C.P.I.E. Euskal itsasbazterra
Tel. : 05 59 74 16 18

Saila berdinean