Altxor bilaketaren bertsio berria. Zatoz ibilbide ezberdinetan “Poï’z” delakoak aurkitzera !
Ba al dakizu Poïz-ak euskaraz mintzatzen direla ?
Terrra Aventura aplikazioa eta Euskal Herriko 17 ibilbide enblematikoak osoki euskarara itzuliak izan dira !
“Txapeldun” arrakasta birtuala agertuko da 17 ibilbideak euskara edo frantsez baietsi dituzten jokalarien profilean. Antolatu ezazu zure oporraldia eta zatoz trofeo berri hau lortzera !

Ezinbesteko ibilbidea, Hendaia ezagutzeko altxor bilaketa !
Azken puntuan, jokoan aurrera egiteko aukera ematen dizun QR kodea aurkituko duzu.
“Terra Aventura” urririko mugikor aplikazioa da, familiarekin abentura bat bizitzeko prest zaude!
Nabarmendu beharreko aztarnak, argitu beharreko enigmak eta altxorra aurkitzeko emozioa: Poi’z-ak; Terra Aventuraren unibertsoan bizi diren izaera handiko pertsonaia txiki hauek gidatzen zaituzte, eta haien txanpak bildumatzeko daude.
Nola ibiltzen da ?
Aplikazioa urririk telekargatu
(aplikazioa euskaraz, españolez eta ingelesez dago ere)
- Zure ibilbidea aukeratu : bere gaiaren edo iraupenaren edo zailtasunaren arabera.
Ibilbidearen datuak telekargatu eta altxorraren bila joan ! - Abentura hasi ezazu !
Posizio zehatz batekin hasi, eta urratsez-urrats bukaerako enigmatik hurbil zaitez !

N.B. : QRkodea, baliozteko urrats bakarra da orain (hitz misteriotsua ez da gehiago jarri behar)
Jokalarien usuko galderei erantzuteko :
- Ezin da Poï’z-k bidali.
- Turismo bulegoan ez dira emanen ere ez.
Hendaiako ibilbidea
Literaturaren jarraitzaile sutsua, Zetuluk lagunduko zaitu ibilbide osoan:

Lexikoa
- Ibilbidea : enigmaz osatutako bidea
- “Cache” – “Kutxa” : altxorra
- Poï’Z : altxorran aurki daitekeen pertsonaitxoaren txanpa. Saria da, eta bilduma egiteko asko daude !
- Logbook : kutxan aurkitzen den liburutxoa, bertan textutxo bat idazten ahal da.
- Izen misteriotsua : liburutxoan atzemanen duzu, aplikazioan sartu eta gehigarriak izanen dituzu.



