Euskal Herria ezagutuz Hendaiatik abiatuz…


Etxe xuriak zureri koloratxuekin, itsas hertzeko golfak, ibilaldiak Pirinoetako beheretako mendixketan… Hendaia, Euskal Herriko xarmaz gozatzeko leku aproposa da.

Ezinbestekoak – 15 minutu

Hondarribia, harresiz inguratutako hiria

San Nikolas ate Hondarribian - Harresiak
200 metrotara

Zer errezago Hondarribia ezagutzeko ! BIdasoa trabeskatzeko itsasontzia hartu.

Marina auzoan (gauez oso animatua) harresien atzean ezkutatuta dagoen alde zaharrean debora hartu.

Zalantzarik gabe, bere kalezulo estuen eta harrizko fatxaden xarman eroriko zara…

Donibane-Lohitzune, errege hiria

Frantziako Luis XIV.naren aztarnetan

Donibane-Lohitzune ezagutzeko Erlaitzako bidea hartu… Ikuspuntu miresgarriekin ! Hendaiatik 15km-tara, hiriak, 1660. urtean, Eguzki erregearen ezkontza errezibitu zuen. Gaur egun, oinezko eta animaturiko kaleek eta portuak du bere arrakasta egiten.


Bihotzekoak – 30 minutu

Baiona eta Angelu

Hiri edo hondartza ?

Urdaiazpikoa eta bestetatik ezagutua, Baionako hiriak arkitektura liluragarria erakusten du ere. Bi pausotara, Angelu, surflari mundu batetara gonbidatzen du…

Sara

Denboran zeharreko bidaia

Sara ezagutu, prehistoriako lezeetan sartuz, Larrun mendiaren tontorra mirestu, euskal arima ezagutu.

Donostia

Gipuzkoako hiriburua

19km-tara, 35minututan “topo“arekin eskuragarri, merkataritza kaleek, besta giroak eta akuariak xarmatuko dizute.


Maite dugu ere…

Kanbo

Berdegunez inguratua den hiria

Errobi ibaiaren ertzean, Frantziako bainuetxe politenetako bat aurkitzen da hirian (parkea bisitatu!) baita Arnaga etxea ere, Edmond Rostand-ek eraikia, Cyrano de Bergerac-en egilea.

Donibane Garazi

Konpostelako bideetan

Vauban-ek harresitua, beilarien derrigorrezko pasabidea da. Euskal Herriko mahasti handiena ezagutzea proposatzen du.

Alkohol gehiegikeria osasunarentzat arriskutsua da. Neurrian edan

Bilbo

Eta Guggenheim museoa

Bere iragan industrialaz harro, 600.000 biztanleko herri honek eraldaketa ezin hobea egin du. Ikusteko ! Hendaiatik, autoz, ordu bat eta laurden beharko da.