Prest zira era ludiko eta interaktiboan Euskal Herriko eta Hendaiako historia ezagutzeko denboran zehar ? Etes-vous prêt(e) à remonter le temps et à découvrir l’histoire d’Hendaye et du Pays Basque, de manière ludique et interactive ?
Andaye, Oroitzapenen hiria 2024ko uztailaren 17an ireki zen. Honek XVII. mendeko sorginkeriatik XX. mendeko gatazketaraino eramanen zaitu, arkitektura neo-klasiko, kontrabandoa, gastronomia eta noski, muga eta aduana historietatik pasatuz.
Proposaturiko bildumek obra garrantzitsuen kopiak eskainiko dituzte, hala nola Goya, Versaillesetik, Parisko Grand Palaisetik, Madrilgo edo Londresko museoetatik…
Publiko guztiei zuzendua, huts egin ezin den bisita toki bat. Emozioak segurtatuak !
Denboran iragan
eta sartu zaitez historia erdian
Murgildu zaitez Euskal Herriko historia liluragarrian 9 salen bitartez.
“Andaye (herriaren idazkera XVII. mendean), Oroitzapenen hiriak euskal mitologiaren jatorritik Bidasoa ibaiaren gatazketara garraiatuko zaitu beste hainbat gaietatik pasatuz.
Lekuak molde interaktibo bati esker, trebeki nahasten ditu erakusketa salak obra nagusien kopiekin, Versailles-etik edota Europako museo desberdinetatik heldu direnak.
Murgiltze tenporal bat urte osoan zehar bizitzeko !
Eta zuen bisita segitzeko, Etienne Pellot, azken hendaiar kortsarioari buruzko Escape-Game bat proposatua zaizue.
Prest esperientzia bizitzeko? Erreserbatu zure sarrera!
Informazio praktikoak:
- Aparkatzeko: Posible da Hendaia zentroan den Indigo aparkalekuan autoa uztea, gainera ordubete eskainia zaizu*.
- PMR-entzat sartze erraza.
- Bisita hizkuntza desberdinetan egitea posible da: Euskaraz, Frantsesez, Ingelesez, Gazteleraz, Alemanez, Holandesez, Italieraz eta Portugesez.
- Ordaintzeko moldeak : Txekez, diruz, opor txekez eta kreditu txartelaz.
- Taldeen bisitentzat, kontaktatu gaitzazu. Autobus geldilekua 400 metrotan.
- Zakuak eta ume kotxeak sarrerako kontsignan utzi behar dira.
*Partikularrentzat erreserbaturiko eskaintza, tarifa bereziak eta beherapen puntualak kanpo
*Erakuts zure tiketa sarreran, urririkako sarreraz gozatzeko.
Prezioak
- Helduak : 8,80 €
- Haurrak (6-13 urte artean) : 4,40 €
- Gazteak (14-18 urte artean) : 5,50 €
- Ikasleak (25 urte arte) : 6,20 €
- Familientzat (2 heldu + 2 edo 3 haur) : 23,10 €
- Talde bisitentzat kontakta gaitzazu.
Ordutegia
Andaye, la Cité des Mémoires
Oroitzapenen Hiria
Urte osoan idekia
(salbu maiatzak 1, eta abenduak 24,25 eta 31)
10:00 – 12:30 ; 14:00 – 18:30
(azarotik martxora, salbu eskola oporrak, eta astelehen eta asteartetan itxia)
Uztaila eta Agorrilan : 10:00 – 18:30
(salbu abuztuak 11n: 10:00-13:00)
26, Elizako karrika
64700 HENDAIA
Tel: 05 59 06 81 90