Euskal olatuak menperatzeaz amestu ote duzu noizbait ?
Lerratze kirolen eguna zuretzat egina da !

Data : 2025 urteko ekainaren 14a
Lekua : Kasino Zaharreko esplanada – Itsasoko Etorbidea

Ekitaldi honek helburu bikoitza du :

  • Hendaia lerratze kirolentzat leku egoki bezala sustatzea hasiberrientzat zein gazteenentzat
  • Publiko kirolari eta jakinguratsua prezio oso interesgarriei esker ur kirol ezberdinetan iniziatzea : surf, stand-up, kayak… Hendaiako surf eskolei esker.

Paraleloki, publiko guztientzat animazioak izanen dira itsasbazterrean eta hondartzan : itsas sokorria, skate, hondartza artea, kontzertua…

Engaiamenduak

LERRATZE EGUNA

Gure ozeanoak eta gure olatuen gainean lerratzea ainitz maite dugunez, publikoa gure itsas ingurumena zaintzera sentsibilizatzen dugu.

Stand up paddle - Journée de la Glisse - Hendaye Tourisme

Enfant de l'école de surf Hendaia - Journée de la Glisse  - Hendaye Tourisme

Water Family-k eta Surfrider Foundation-ek antolaturiko joko eta animazioetan parte hartu eta ikas ezazu nola parte hartu dezakegun gure ekosistema preziatua zaintzen.

Journée de la Glisse - Hendaye Tourisme

Lerratze-pasa

2023 urtean inauguratua, hiru erakustmahai ezberdinetan zigilua ezarri ondoren, Herrixkako harreran sorpresa bat eskuratzeko aukera emanen dizu

Lerratze herrixkari buruz

Erosketen maitaleak salmenta mahainen inguruan ibiltzen ahako dira, ozeanoa, surfa eta olatuak nabarmentzen dituen jantziak baita Hendaiako Decathlon-en berritasunak erosteko.

Stand up paddle - Journée de la Glisse - Hendaye Tourisme

Zuretzat entseatu dute…

Affiche journée de la Glisse 2024 - Hendaye Tourisme

Programa osoa

www.journee-de-la-glisse.com

Xehetasunak : Hendaia Turismo
Tel. : 05 59 20 00 34

Rider trebea zein hasiberria izan, Hendaiako lerratze kirolen egunak sentsazio azkarreko esperientzia ekarriko dizu, Euskal Kostaldeko “pista berdean”.

Lerratze egunean probatu dezakezu…