25 kilometroko bidexka, bista ikaragarriarekin.

Kostaldeko bidexkaka, 25kilometroko ibilbidea, bista ikaragarriarekin.

Guztientzat, etapaka edo osorik egiten ahal da egun batean (7 ordu), zeharkatutako hiri eta herrien ondare aparta ezagutzeko denbora hartu nahi bada.

Ibilbideak 8 sartze nagusi ditu (3 Hendaian) eta bidea markatzen duten 6 interpretazio estazio.

Ibiltariek informazio eta gai geldialdiak egiten ahalko dituzte, Donibane Lohizuneko kostaldea, surfa, arrantza edo badia hobeto ezagutzeko.

Bukaeran, hogei kilometrora zabaltzen da, Hendaiako talasoterapia-zentroaren eta Bidarteko Erretegia hondartzaren artean.

IKuspegi ikusgarriak ezagutu eta gozatu !

Xehetasunak

Dekretu prefektoralaren bidez, Kostaldeko Bidexkaren ibilbidea zenbait zatitan aldatu da,

batez ere Euskal Erlaitzan, Hendaia eta Zokoa artean.

Ibilbide alternatiboa ezarria da, ibilbidearen jarraipena bermatzeko.

Xedapen hauek ez dagozkio Abbadiako eremuari, idekita segitzen baitu.

ibilbide alternatiboaren mapa

Ibilbide berria : Zokoa eta Haizabia artean

Ibilbide berri bat eskaintzen zaie ibiltarieri “Zokoa <-> Haizabia”

Lur barrutik gehiago pasatzen da eta lur naturalera ahalik eta gehien pasatzen laguntzen du.

6,1kilometrokoa da, eta kostaldekoa aldiz, 5,6kilometrokoa. Irtenbide hori aldi baterako baino ez da, Trantsizio Ekologikoko Ministerioak adierazitako erronkei erantzungo dien konponbidea bilatzeko zain.

Ibilbideak

  • Lurra ez da beti erraza izaten.
  • Saileko errepideko bi zeharbideei arreta eman.
  • Bide berriak zeharkatuko dituen bizitariak eta etxaldeak errespetatu.
  • Abbadia eremuan, txakurrak debakatuak dira.
Kostaldeko bidexkaren ibilbidea