Hegobus

HEGOBUS garraio sare berria indarrean jartzen du hura osatzen duten 12 herrietako herritarren zerbitzurako: Ahetze – Ainhoa – Arbona – Azkaine – Biriatu – Ziburu – Getari – Hendaia – Donibane Lohitzune – Senpere – Sara – Urruña.

2016ko irailaren 1etik goiti, 10 ibilbide erregular, izango ditugu lurraldean, norbaitek galdeginiko zerbitzuez eta eskolako garraioez osaturik.  

Hendaian 4, 5, 6 eta 20 ibilbideak pasako dira.

Garraio publikoak erabiltzeko, bidaiariak txartel balioduna eduki behar du (ale bat edo abonamendua) : Euro batetik goiti.

Ikus prezio mota guztiak

Informazioa eta aholku praktikoak

  • 2018ko urtarrilaren 8tik 2018ko apirila arte, "Hondartza handia" geldilekuan ez da geldialdirik eginen.
    Milesker "Palmondo" (Hiriruntz) geldikura edo aldi baterako Irun karrikan den geldilekura (Hondartzaruntz) joateagatik.

  • 2018ko urtarrilaren 8tik 2018ko apirila arte, "Zokoburu" geldilekuan ez da geldialdirik eginen.
    Milesker "Floride" geldikura joateagatik.

  • Eskaturiko geldialdiak: Gidariari keinu bat egin behar zaio geldilekutik autobusa hartu nahi duzuela seinalatzeko.
  • Garraio txartela (ala abonamendua) edukiz geroz, agertu behar duzue autobusera igotzen zareten aldiro. Txartelik ez baduzue, autobus gidariari eros diezaiokezue (xehea presta).
    Txartelak oren bateko baliozkotasuna du behin erabili ondoren.
  • 6 urtez peko haurrek dohainik bidaiatzen dute Hegobus sare osoan, Talde txartelak salbu.
  • Debekatua da erretzea, zigarreta elektronikoa erabiltzea, alkohola edatea edo mozkor egotea autobusean.
  • Debekatua da edatea edo jatea autobusean.
  • Haurraren karroza plegatu behar da eta haurra besoetan atxiki behar da. Bidaiari anitz izanez geroz, zuen haurraren segurtasuna bermatu asmoz, karrozen garraiatzea mugatu ala debekatu daiteke.
  • Bakarrik itsu-zakurrak eta zakur txikiak igo daitezke autobusera (dohainik). Azken hauek zare txiki batean garraiatu behar dute.

Araudi osoa deskargatu

Elbarrituentzat

HEGOBUSek pgarraio zerbitzu berezia proposatzen die pertsona elbarrituei Hego Lapurdiko Hirigune osoan, bizilekutik helmugara, atez-ate :

  • Zerbitzu egokitu hori astelehenetik larunbata arte ibiltzen da, 9:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 18:00etara.
  • Baliatu ahal izateko, % 80 baino gehiagoko elbarritasuna eduki behar duzue.

 Info + : HEGOBUS webgunea

Hegobus - Numéro vert - 0 800 891 091


Saila berdina

© 2017 Hendaia Turismo eta Merkaritza. Eskubide guziak erreserbatuak. Lege Oharrak - Kreditua - Saltze baldintza orokorrak - Irisgarritasuna