Hiri ondoak
Klik batzuez, gure eskualdea oporretan direnentzako helmuga paregabea eta pribilegiatua bihurrarazten duten hainbat hiri eta estazioen xarmak deskubri itzazu.
Bilbo
Ordu bat eta laurdeneko distantzian. Euskal Herriko hiri handienak bere kai berriztatuak eta Guggenheim museo ospetsua deskubritzera gomitatzen zaitu. Urte osoan ikustekoa !
Donostia
30 minututara. Kontxako hondartzak besoak irekitzen dizkizu. Etor zaitez akuarioko marrazoak kitzikatzera eta dasta itzazu alde zaharreko pintxo tradizionalak.
Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoa
5 minututara. Irun, Hendaia, Hondarribia: 3 herri, helmuga bat.
Xaretako lurraldea
30 minututara. Euskal nortasun handiko herriak, Frantziako 100 herri ederrenen artean sailkatuak. Larrungo tontorrera igo zaitez eta handik 50 kilometroko kostaldea mirets ezazu, Landetako hegoaldetik Donostiaraino.
Garazi / Baigorri
50 minututara. Baxe-Nafarroko Donibane-Garazi hiriburuko gotorlekuaren erdira sar zaitez, Irulegiko arnoa dasta ezazu. Ondotik, joan zaitez Iratira, Europako pago-basorik handienera.
Xiberoko ibarra
Ordu bat eta erditara. Xiberoko hiriburua, Maule, espartinaren herria da. Ospitalepetik landa, Biarnoa eta bere kultura-nortasun handia deskubrituko dituzu.
Errobi Aturri Ursuia
40 minututara. Lapurdi erdi-erdian, Edmond Rostand-en historia berriz bizi ezazu, zure egonaldia Ezpeletako piperrarekin aton ezazu, eta indusketa arkeologikoak segi itzazu Isturitze eta Oxozelaiako harpeetan.
Donibane-Lohizuneko herrialdea
15 minututara. Luis XIV.a eta Maria Teresa infantea ezkondu ziren Donibane Bautista eliza deskubri ezazu. 2 kali-joko zelai daude zure zain...
30 minututara. Ipar Euskal Herriko hiri-aglomerazio nagusiko aktibitateek gogo guztiak aseko ditu: surfa Angelun, erosketak Biarritzen, eta noski, fama handia duten Baionako festak.
40 minututara. Landetako bainu-estazioak, munduko surf txapelketarako jardunaldiak errezibitzen dituztenak. Kali-joko eta itsas belaren paradisua.
Akize
Ordu batetara. Frantziako lehen terma-herriak bere ondare galo-erromatarra eta “art-déco” aurkezten dizu, tauromakia-kultura ahantzi gabe.









