Bidasoa-txingudi patzuergoa
1998. urtean sortua, Bidasoa-Txingudi Patzuergoa “Europako udalerrien komunitateko” lehen eredua bezala sortu zen, Espainiako aldetik Irun eta Hondarribiako hiriak batuz eta Frantziatik Hendaia batuz, 90.000 biztanleetako hiri-aglomerazio bat eratzen duelarik.

Bidasoa Activa
Javier Ugarte, 6
20280 HONDARRIBIA
Tél. : 0034 943 645 458
Site : www.bidasoa-txingudi.com
Irun : Bere merkatuarekin, bere moda-dendekin, bere usadiozko jatetxeekin eta bere kafetegi ospetsuekin, Irun giro asko duen udalerria da, 2000 urte baino gehiago dituen historiarekin, esate baterako bertan Oiass Erromako zubiaren aztarnak aurkitu daitezke. Horretaz gain, udalerriak Hiru Koroetako parke naturalean galtzeko eta erlaxatzeko momentuak ere eskaintzen dizkie bere bisitariei.
Hondarribia : Hiria Jaizkibel mendiaren eta Bidasoaren bokalearen artean kokatzen da. Erdi Aroko hirigune historiko bat du, balio handia duten eraikuntzekin eta arrantzale-auzo batekin, Marina. Hori terraza alaiez beteta dago, kolore bizietako etxeak eta lorez betetako balkoiak nagusi diren inguru batean.
Monumentu historiko-artistikoa izendatua, hiriaren bihotzak aberastasun handi baten jabe da: parroki eliza bere garaian Luis XIV eta Infanta María Teresaren arteko ezkontzaren lekuko izan zen; Carlos V-aren gaztelu zaharra gailentzen da arma-enparantzan, 1968. urtetik turismoko paradorea (luxuzko hotela) bihurtu dena.






