Hendaiako marinelak
XVII. mendean, hiria bere arrantzaleen erritmoaren arabera bizi da. Arrantzale horiek oso ospetsuak ziren balea arrantzatzeko zuten trebetasunarengatik. Zetazeo hori egun hiriaren armarrian agertzen da.
Euskal marinelak Norvegiara arte nabigatzen zuten ugaztun preziatua ekartzeko.
Garai horretan bertan Hendaiako biztanleek Sainte Anne Kapera eraikitzea erabakitzen dute. Santu horri zuzendutako otoitzen eskuetan baitzegoen espedizioen arrakasta!
Hendaiako marinelak ezagunak izan dira eta aitortuak izan dira euren talentua dela eta. Itsasgizon, arpoilari, kapitainak eta ontzi-jabeak ere izatera irits idira.
Batzuk kortsarioak izan dira ere, Jean de Suhigaraychipy, “Croisic” edo “Coursic” deiturikoa bezala. 6 urteetan, gutxienez 100 arerio-itsasontzi hartu izan zituen! Esan behar da ere Etienne Pellot kortsario ospetsuak herriko memorian bizirauten duela.
Gaur egun itsasgizon-arrantzale batzuk lanean jarraitzen dute, Floridako portuan kokaturiko enkante publikoak 1998. urtean bere ateak itxi zituen arren.







