FrançaisEnglishEspañolBasque
Ongi etorri Hendaiako turismo bulegoaren web gunean
Lagun bati bidali Orri hau inprimatuLetra-tipoa handituLetra-tipoa txikitu

Faisaien irla

 

 

Faisaien Irla (edo Konferentziaren Irla) Frantzia eta Espainiaren arteko muga den Bidasoaren erdian dagoen irla txiki bat da (3000 m²).

1659. urtean, bertan itundu zen Louis XIV  eta Philippe IV erregearen alabaren arteko ezkontza, hiru hilabete iraun zituen Mazarin kardinalaren eta Luis de Haro Jaunaren  arteko konferentzia batean: bertan sinatu zen “Pirinioetako” bake-ituna.
   
1660. urteko ekainaren 5ean eta 6an, Louis XIV eta Philippe IV bildu ziren ituna berresteko eta ezkontza egiteko. Konferentzia horren oroitzapenezko monumentu bat eraiki zen 1831. urtean Faisaien Irlan.

Pirinioetako itunetik uhartea agintekidetza bat da, Frantzia edo Espainiako agintaritzaren pean dagoena, sei hilabetetan behin eskuz aldatzen delarik.
Egun irla jada ez da bisitatzen, baina erraz ikusi daiteke Badiaren Bidean kokatuta dagoen Juncales-en ertzetatik.

 

 

Aurreko orrira itzuli
 
HENDAYE TOURISME - Tél: +00.33.(0)5.59.20.00.34