Arkitektura
Nahiz eta jarduera turistikoak joan den mendean garapen nabarmena izan zuen, XX. mendearen hasieran eraikitako etxetzarrak eta beste eraikuntzak Hendaiako kostaldeko zinta babestua islatzen duten altxor bat izaten jarraitzen dute.
Ondare horren jakitun, udaletxeak inbentario bat egin eta erregionalista berri inspirazioko berrogei bat etxetzar zerrendatu zituen. Udaletxeak horrela identifikatu zituen.
Edmond DURANDEAU (1878-1960), Anguleman jaiotakoa baina adopzioz hendaiarra den arkitekto hau, bere eraikuntzen originaltasunagatik eta modernotasunarengatik nabarmentzen da. Bere helburu bezala Hendaia erlaitz atlantikoko lehenengo bainuetxe-estazioetariko bat egitea ezarri zuen.
Beste batzuen artean, “Etxe Gorria”, edo bere egunean “Mendi Azpian” izendatu zen egungo Hôtel Bellevue” egiten ditu.
Henry MARTINETi dagokionez, “Hôtel Eskualduna” bere lana da, 1912. eta 1922. urteen artean eraikitakoa, garai hartan gertakizun guztien eskenatoki zena. Momentuan itsasoan bainatzea modan baitzegoen. 1951. urtetik aurrera, eraikuntza handi hori hainbat apartamentu eta komertzioen egoitza da. Beste alde batetik, hondartzako auzoko eraikuntza nabarmenetarikoa izaten jarraitzen du.






