FrançaisEnglishEspañolBasque
Ongi etorri Hendaiako turismo bulegoaren web gunean
Lagun bati bidali Orri hau inprimatuLetra-tipoa handituLetra-tipoa txikitu

Abbadiako jauregia

 



 

Itsas gainean altxatzen da, Antoine d'Abaddieren aginduz, Eugène Viollet Le Duc arkitektoak eraiki zuen 1864 eta 1879 artean. Antoine d'Abbadie (1810-1897), zientzialari ospetsua izan zen eta jakintza-arlo anitzetan gogotsu murgildu zen, hala nola, geografian, astronomian eta ekialdeko kulturetan; bera izan zen, adibidez, Etiopiako lehen kartografiaren egilea. Hendaian finkatu zelarik, euskara eta euskal kultura izan zituen bere ikerketa eta ardura xede, Euskal Herriaren eta gure hizkuntzaren defendatzaile sutsu bilakaturik.

 

 

Jauregi hau Erdi Aroko gotorlekuen antzera egina da, estilo neo-gotikoan, eta bere jabearen orientalismo zaletasunaren aztarnak daramazki (Abaddieren bidaien eragina nabarmenki azaltzen den dekorazioa, Afrikako horma-margoak). Bertan, lehengo astronomi behatoki bat eta Antoine d'Abaddie hilobiratuta dagoen kapera aurki daitezke. Etxebizitza zoragarri hau Zientzi Akademiari utzi zion. 

 

http://www.eitb.com/video/fr/infos/societe/detail/482535/visite-guidee-hendaye-du-chateau-dabbadia/

 

 

Abbadiako jauregia

 

Fondation Antoine d'Abbadie
Route de la Corniche
64700 HENDAYE

 

 Tel. : +33 (0)5.59.20.04.51 - Fax : +33 (0)5.59.20.90.51

 

Webgunea : www.chateau-abbadia.fr
E-mail : chateau.abbadia@wanadoo.fr

 

 

Aurreko orrira itzuli
 
HENDAYE TOURISME - Tél: +00.33.(0)5.59.20.00.34