Gastronomia
Euskal Herria oparoa da belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren sukaldaritza-espezialitateetan. Gustu guztietarako aurki daiteke!
Espainiako modura prestatuta, urraburua plantxan oliba-olioarekin jaten da, eta baita baratxuri eta perrexilarekin eta Espeletako piper batzuekin egindako nahaste egoki batekin ere.
Txipiroiak beren tintan edo baita armorikana erara (tomatea eta baratxuriarekin) prestatu daitezke. Oso preziatuak dira ere pintxo frijituak (tapak) bezala, janaurrekoaren orduan.
Gustu finenak dutenek ez diote ezetz esango pibal-kazola bati. “Angulak” bezala ere ezagutuak, bertako gastronomiaren elementu oso garrantzitsu bat dira. Plater sakonean zerbitzatuta, oso beroak jaten dira, perrexil eta baratxuri saltsa batekin prestatuak, zaporea biziagoa izan dadin.
Sagardotegiak euskal gastronomiaren erritual ederrenetariko baten eskenatoki dira. Sagardogileak haga ateratzen du eta “TXOTX” ospetsua ozen esaten du, jendea sagardoko kupel berri batez gozatzera joan dadin. Afarian zehar, berea hotsarekin pertsonak gonbidatzen joaten da, kupel ezberdinak deskubritzera hurbildu daitezen. Janaria zutik jan ohi da, egurrezko mahai handien inguruan. Menuan: bakailao-tortilla, txingarretan egindako idi-txuleta, ardi gazta irasagar-patearekin eta intxaurrekin. Sagardo asko edaten da.
Txapela, gure lurraldearen ohiko burukoa, bizkotxo eder batean jartzen den txokolatezko postre goxo batean azaltzen da ere. Eta ez ahaztu euskal pastel ospetsua : chantillyrekin, gereziekin edo baita pikuekin ere, bakoitza bere nortasunaren arabera. Eguskia gozotegietan deskubritu ezazue!
Bazkari oparo bat bukatzeko, patxaraneko edalontzi on bat bezalakorik ez dago, larre-basaranak alkohol anisatuan beratzetik lortutako digestioari laguntzen dion likorea hain zuzen ere. Neurrian hartu ezazue !







