FrançaisEnglishEspañolBasque
Ongi etorri Hendaiako turismo bulegoaren web gunean
Lagun bati bidali Orri hau inprimatuLetra-tipoa handituLetra-tipoa txikitu

Euskal dantzak

Herri kirolak edo pilotako jokoak bezala, euskal dantzek herriko kulturan eta ohituretan leku handi bat hartzen dute.

Probintzia bakoitzak berezko dantzak eszenaratzen ditu, horiek nagusiki zaindariaren jaiegunetan antzeztu ohi dira, euskal herriaren errespetu eta loturaren zeinu gisara. Haietako askok jatorri misteriotsu bat gordetzen dute.

 

 

Aurreskua : dantza hori omenaldi eta agurra bezala egiten da. Horren musika txistulari baten ataza da (txistua eta danbolina jotzen duena). Orokorrean ezkontzetan, estreinetan, hiletetan eta abarretan egiten da.

Fandangoa : jatorriz Hegoaldekoa (Espainiako Euskal Herria), fandangoaren praktika Euskal Herri osoan zehar zabaldu egin da. Dantza tipiko bat da, mistoa, musikaren erritmora besoak altxatuta daudela behatzak karraskatzea bere ezaugarri nagusia delarik.

 

Euskal saltoak : aitzinean mutxikoek (gazteek) praktikatzen zituztenak, parte-hartzaileek multzo handi bat osatzen dute eta dantzen maisuak iragarritako pausuak egiten dituzte.

Zuberoko maskarada (pastorala) : traje anitzak eramaten dituzten funtzio-dantzari batzuek egiten duten dantza-multzo bat da. Maskarada originalena ezbairik gabe Zamalgainekoa da. Figurante garrantzitsuena kontsideratua, mitra bat du apaingarri modura eta bere gorputza zaldi bat irudikatzen duen kutxa batez ezkutatuta dago.

 

 

Aurreko orrira itzuli
 
HENDAYE TOURISME - Tél: +00.33.(0)5.59.20.00.34