Hondarribia aitzinean duela, Kaneta auzoak arrantzaren eta Frantzia eta Espainiaren arteko gatazken historia ekarriko dizkizue gogora.

Kanetako portua

Kanetako portu zaharra deskubritu itzazue.

St Vincent elizako enparantzatik, Gaztelu Zahar pilotalekua eta bere pilotariak deskubritu itzazue, Hondarribia era ikusgarrian ikusteko aukera izango baituzue. Pierre Lotiren (1850 - 1923) etxetzarra zen Bakar Etxea (bisitatzen ez dena).

Ibai ertzean, Vauban-en gotorlekuaren arrastoak. Frantzia eta Espainiaren arteko gatazken ondorioz altxatu zuten gotorleku sendo hori, Espainolak beldurtzeko. Haatik, azken horiek erabat suntsitu zuten eraso bakar batean, 1793ko apirilaren 24an.

 

Faisaien Irla (edo Konferentziaren Irla)

Faisaien Irla (edo Konferentziaren Irla) Frantzia eta Espainiaren arteko muga den Bidasoaren erdian dagoen irla txiki bat da (3000 m²).

1659. urtean, bertan itundu zen Louis XIV  eta Philippe IV erregearen alabaren arteko ezkontza, hiru hilabete iraun zituen Mazarin kardinalaren eta Luis de Haro Jaunaren  arteko konferentzia batean: bertan sinatu zen “Pirinioetako” bake-ituna.    

1660. urteko ekainaren 5ean eta 6an, Louis XIV eta Philippe IV bildu ziren ituna berresteko eta ezkontza egiteko. Konferentzia horren oroitzapenezko monumentu bat eraiki zen 1831. urtean Faisaien Irlan. 

Pirinioetako itunetik uhartea agintekidetza bat da, Frantzia edo Espainiako agintaritzaren pean dagoena, sei hilabetetan behin eskuz aldatzen delarik.

Egun irla jada ez da bisitatzen, baina erraz ikusi daiteke Badiaren Bidean kokatuta dagoen Juncales-en ertzetatik.


Saila berdina

© 2018 Hendaia Turismo eta Merkaritza. Eskubide guziak erreserbatuak. Lege Oharrak - Kreditua - Saltze baldintza orokorrak - Irisgarritasuna