Antoine Abbadiaren bidaiak berregin itzazue, haren egoitzan bertan. XIX. mendean Eugène Viollet le Duc-ek eraikia.

Itsasorantz altxaturik, Abbadia gaztelua Viollet-le-Duc-ek eraiki zuen 1864tik 1884ra.

Kanpoko itxura neogotikoa bada ere, jabearen tirria orientalistak barneko apaindura biziki aberatsa eragin zuen. Antoine d’Abbadiek (1810-1897) gaztelu barnean behatoki astronomiko bat jarri zuen, behatzaile taldeei izar katalogoak osatzeko ahalbidea emateko.

Bidaiari handia izan zen eta Etiopiako lehen kartografia egin zuen. Herriari oso lotuta, euskara eta euskal kulturaren babesle sutsua izan zen.

Bisita gidatuak euskaraz : Aste Saindu denboran (apirilaren 13, 14 eta 15an) goizeko 11:00etan. Uztaila eta agorrilean, astelehen guziz goizeko 13:30tan.

 

Bisitarientzako oharrak :

Abadia leku bereziki kaltebera da. Akitaniako KEZ-DRAC erakundeak erabakitzen du zenbat pertsona sar daitezkeen egunean eta 500 pertsonetara mugatu du kopuru hori. Uda betean, lekua arratsean bisitatu nahi baduzue, etorri aitzin telefonoz dei ezazue, harrera ahalbait onena eskain diezazuegun.

Abadiak 3 aparkaleku eskaintzen ditu, urririk, oinez 10 minutuko helmenean. Errepideetan, ongi seinalatua duzue lekua. Ahal duzuen neurrian, lehen eta bigarren aparkalekuak hauta, hirugarrenak malda handiko bidea baitu etortzeko.

 

Abbadia Gaztelua

Route de la Corniche
64700 HENDAYE

Tel : +33 5 59 20 04 51

http://www.chateau-abbadia.fr

chateau-abbadia@hendaye.com

 

Saila berdina

© 2018 Hendaia Turismo eta Merkaritza. Eskubide guziak erreserbatuak. Lege Oharrak - Kreditua - Saltze baldintza orokorrak - Irisgarritasuna