Euskal Erlaitza naturagune babestua da, Ziburutik Hendaiaraino, hamar bat kilometrotan. Hobe ezagutzeko, Erlaitzaren Etxera jo ezazue !

Frantziako euskal kostaldeko azken naturagune babestua da Euskal Erlaitza, paisaia ikusgarrien leku, Atlantiko itsasoaren gain-gainean eta Pirinioen zolan.

Lekuaren ezaugarri nagusiak ezponda zut-zutak dira, bai eta senaiak eta bi harkaitz sonatuak «Dunba Harriak» kostaldearen gibelka egitearen erakusle. Ezpondek, ehundaka zenbait metrotan, lurraren historiaren milioika urte kontatzen dizkigute.

Pentze zabalak, Atlantikoko larrea, haizeek orraztu oihantxoak, natura leku baten irudia dira, ondoan diren Hendaia edo Biarritz hiriekin kontrastean.

Bisita birtuala

Hendaiara hurbilduz, Abadia Eremuan, Erlaitzaren Etxea (edo Asporotsttipi etxaldea) lekuko aberedi-landarediare irakurketa egiteko lekua duzue. Erakuskeka multimedia iraunkor batez Euskal Erlaitzaren berezitasun eta sekretuak ezagut ditzakezue.

Itsas Hegiko Xendera hartu nahi duten ibiltarientzeko edo itsasoa ikusi nahi dutenentzako harrera lekua da Erlaitzaren Etxea eta urte osoan da zabalik. Sartzea urririk da.

Asporotsttipi - Hendaye Tourisme     Asporotsttipi exposition - Hendaye Tourisme


Saila berdina

© 2017 Hendaia Turismo eta Merkaritza. Eskubide guziak erreserbatuak. Lege Oharrak - Kreditua - Saltze baldintza orokorrak - Irisgarritasuna