Bidasoaz gain joan eta Espainiako giroa dasta ezazue !

Hondarribia (aitzinean Fuenterrabía) :

Hiria Jaizkibel mendiaren eta Bidasoaren bokalearen artean kokatzen da. Erdi Aroko hirigune historiko bat du, balio handia duten eraikuntzekin eta arrantzale-auzo batekin, Marina. Hori terraza alaiez beteta dago, kolore bizietako etxeak eta lorez betetako balkoiak nagusi diren inguru batean.

Monumentu historiko-artistikoa izendatua, hiriaren bihotzak aberastasun handi baten jabe da: parroki eliza bere garaian Luis XIV  eta Infanta María Teresaren arteko ezkontzaren lekuko izan zen; Carlos V-aren gaztelu zaharra gailentzen da arma-enparantzan, 1968. urtetik turismoko paradorea (luxuzko hotela) bihurtu dena.

 

Hondarribiko Turismo bulegoa

Minatera 9 - Puerto Deportivo
20280 Hondarribia
Tel : + 34 943 64 54 58

www.bidasoaturismo.com

 

Irun :

Bere merkatuarekin, bere moda-dendekin, bere usadiozko jatetxeekin eta bere kafetegi ospetsuekin, Irun giro asko duen udalerria da, 2000 urte baino gehiago dituen historiarekin, esate baterako bertan Oiass Erromako zubiaren aztarnak aurkitu daitezke. Horretaz gain, udalerriak Hiru Koroetako parke naturalean galtzeko eta erlaxatzeko momentuak ere eskaintzen dizkie bere bisitariei.

 

Irungo Turismo bulegoa

Plaza Luis Mariano, 3
20302 Irún
Tel : + 34 943 02 07 32

www.bidasoaturismo.com

© 2018 Hendaia Turismo eta Merkaritza. Eskubide guziak erreserbatuak. Lege Oharrak - Kreditua - Saltze baldintza orokorrak - Irisgarritasuna