Zinemaldia, kirol ikuskizunak, izarrez beteriko jatetzeak… Donostiak ongi baino hobeki hartzen zaituzte !

20 minutu autoz edo 35 minutu topoz, eta bertan zarete !

Kantauriko perla deitua, 250 000 biztanleko hiri horrek badia handiosarekin eta katedralaren inguruko merkataritza giroarekin liluratuko zaituzte. Gainera, alde zaharrean, besta giroa da arrats eta gauetan, halako aire-sanjaz nola ez goza ?!

Donostia bere sukaldaritzarengatik ere da ezagun. Metro koadroko izar gehien dituen hiria da munduan (Tokyo edo Parisen aitzinetik).

Gustu orotako animazio eta jarduerak

Donostian ikusi behar-beharrekoen artean, duda gabe, Aquariuma, Konstituzio plaza edo Zientziaren Museoa.

Danborrada (Danbor joleen bilketa - urtarrilean), Jazzaldia (uztailean) edo Aste Nagusia, suzirien nazioarteko lehiaketarekin (abuztuaren 15eko astea) dira Donostiako kultura bizitzaren urteroko datak.

2016an zehar Kulturaren Europako Hiriburua da, gainera. Animazioen programa linean da jadanik. Ikus ezazue !

© 2018 Hendaia Turismo eta Merkaritza. Eskubide guziak erreserbatuak. Lege Oharrak - Kreditua - Saltze baldintza orokorrak - Irisgarritasuna