Ezpeleta, Itxasu, Donibane Garazi… Euskal Herritik harat ere ezagun den hainbat eta hainbat herri !

Zuen egonaldiari biper zerbait eman iezaiozue, Ezpeleta aldera joanik ; Cyrano Bergerac-ekoaren aztarnei jarraiki, berriz, Kanbora hurbil zaitezte, edota lurralde honetako ekoizpena dasta ezazue, Donibane Garaziko merkatuan bildurik.  

Ezpeleta, biperraren herria : Mundu Berriko aberastasunak atxeman eta ekarri zituzten marinel menturazaleek ekarria izan zen eta hain ongi egokitu da Auñamendi pean eta itsasotik gertu den lurralde honetara, ezen Ezpeletako biper deitua baita.  Gaurko egunean, espezia hau (AOC edo « etorki izendapen kontrolatua » duena) lurra zainduz eta ohiturak eta ingurua gordez egina da, arau jakin batzuei jarraiki.   

Kanbo, bainuetarako lekua : mende berriaren hastapenean berritua izan zen ur beroko bainuetxeak, ur artamenduetan azken garaiotan sortu diren hobekuntzez hornituriko artamendu zenbait du eskaintzen.  Artamendu lekuak hiru mailatan antolatuak izan dira, jende guztiak eroso senti daitezen.   

Donibane Garazi eta erdi aroko hirigunea : Errobi edo Urhandiren iturburu den arana, Orreagako arana, Aldudekoa, Errobi edo Urhandi bera, denak biltzen dira Donibanera.  Konpostelara doan sentoraleak egiten duen bezala, gonbit zarete zuek ere aranak eta bideak korritzera, Irulegiko arnoena, edota Iratiko edo Hairako basoetara daramana.


Saila berdina

© 2018 Hendaia Turismo eta Merkaritza. Eskubide guziak erreserbatuak. Lege Oharrak - Kreditua - Saltze baldintza orokorrak - Irisgarritasuna