Erosketetarako irrikan ? Baionak beso zabalik hartuko zaituztete. Irristatze kirolen xerka ? Hartara, zoazte Angelu eta Miarritzera !

Hendaiatik 30 minutura, Ipar Euskal Herriko hirigune nagusia dugu. Gustu ororentzako zerbait seguru atxeman…

Pirinio-Atlantikoetako suprefetura, txokolate eta xingarraren hiriburua, Baiona xarmaz beteriko hiri da ere, Errobi eta Aturri ibaien artean kokatua. 
Hiri harresiduna izaki, karrika labirinto animatua eskaintzen dizue, saltegien jardunaz bizi-bizi.   

Bisitatu gabe ezin utzirikoen artean, aipa ditzagun, Andre Maria katedrala, Unesco-k ondare gisa sailkatua eta Eukal Museoa, bertako historia ezagut dezazuen. 

Angelu, Baionaren ondoan, itsasoari beha da, 4 kilometroko kostarekin. Horra surflarien erresuma !

Azkenik, hegoalderago, Biarritz, inperiala (Napoleon III.ak bertan eginarazi zuen Eugenia bere emaztearendako palazioa) ; hiri bizi-bizia da. 

Bertan, ezin bisitatu gabe utzi Andra Mariren Arkaitza eta Itsasoaren Museoa…

Saila berdina

© 2017 Hendaia Turismo eta Merkaritza. Eskubide guziak erreserbatuak. Lege Oharrak - Kreditua - Saltze baldintza orokorrak - Irisgarritasuna