Hendaia inguratzen duten herrien xarma ere ezagut ezazue ; haiek ere egiten dute gure eskualdea bisitatzeko interesgarri.

Euskal dantzak eta herri kirolak bete-betean dira bertako kultura eta ohituretan errotuak. 

Herri kirolak edo pilotako jokoak bezala, euskal dantzek herriko kulturan eta ohituretan leku handi bat hartzen dute.
Probintzia bakoitzak berezko dantzak eszenaratzen ditu, horiek nagusiki zaindariaren jaiegunetan antzeztu ohi dira, euskal herriaren errespetu eta loturaren zeinu gisara. Haietako askok jatorri misteriotsu bat gordetzen dute..

Aurreskua : dantza hori omenaldi eta agurra bezala egiten da. Horren musika txistulari baten ataza da (txistua eta danbolina jotzen duena). Orokorrean ezkontzetan, estreinetan, hiletetan eta abarretan egiten da.

Fandangoa : jatorriz Hegoaldekoa (Espainiako Euskal Herria), fandangoaren praktika Euskal Herri osoan zehar zabaldu egin da. Dantza tipiko bat da, mistoa, musikaren erritmora besoak altxatuta daudela behatzak karraskatzea bere ezaugarri nagusia delarik.       

Aitzinean mutxikoek (gazteek) praktikatzen zituztenak, parte-hartzaileek multzo handi bat osatzen dute eta dantzen maisuak iragarritako pausuak egiten dituzte.

 

Baserri bizitzaren berezko jardueretan jatorria izanik, herri jokoek baserritarrei euren ahalmen fisikoa eta erresistentzia neurtzeko aukera ematen zieten.

Gaur egun, 16 dira erroldatutako diziplinak. Ospetsuenen artean hurrengoak topa ditzakegu : soka-tira, harrijasoketa, zaku lasterketa (kontrabandisten lasterketa), aizkolaritza (egurgileak), lasto altxari...

 

Euskal sukaldaritza :

Euskal Herria oparoa da belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren sukaldaritza-espezialitateetan. 

Gustu guztietarako aurki daiteke !


Saila berdina

© 2017 Hendaia Turismo eta Merkaritza. Eskubide guziak erreserbatuak. Lege Oharrak - Kreditua - Saltze baldintza orokorrak - Irisgarritasuna