Xendazaletasun
G.R.10.aren abiapuntua eta Santiagoko bideetako etapa, Hendaia paradisu txikia da natura zaleentzat. Euskal Erlaitzetik inguruetako mendietara, gustu guztientzako herrialdea da.
Badiako Ibilbideak : Txingudiko badia oinez, patinez edo bizikletaz deskubritzera gomitatzen zaitu. Hiri-barnera joateko edo Iparraldetik Hegoaldera pasatzeko modu originala...
Itsasbazterreko bidea : bide eta errepide txikiz osaturiko 25 kilometroko ibilbide seinalatua, euskal kostaldeko paisaien deskubritzeko, Hendaiatik Bidartera.
Abaddiako Eremua : Itsasbazterreko kontserbatorioaren jabetza den Abbadiako eremuak 65 hektareetan natura babestua eskaintzen du. Bide anitzek zeharkatzen dute, labarrez labar. Bertan, tokiko ardiak (manex burugorriak) eta berrogei bat txori habiagile (belatz handia, mirotz urdina, miru gorria...) topa daitezke. Debekatua da bertan piknik egitea.
Jaizkibel, Aiako Harriak edo Larrun mendietatik Hendaiako badia osoaren bista desberdinetaz goza daiteke, 543 eta 905 metro arteko tontorretatik.






